Abadiñoko bost pilotarigaz Bizkaiak hirugarren urtez segidan irabazi du Bote Luzeko Txapelketa

Joseba Derteano 2019ko urriaren 28a

Berrizko Berrizburun dagoen pilotaleku irekian jokatu zen finala, zapatuan.

Bizkaiko taldea orain hiru urte hasi zen Euskal Herriko Bote Luzeko Txapelketan parte hartzen eta jokatutako hiru finalak irabazi ditu. Joan zen zapatuko finalean nagusitasunez menderatu zuen Gipuzkoako taldea (7-3). Bizkaiko taldean bost pilotari abadiñar izan ziren: Ander Antxia, Egoitz Amantegi, Asier Aspuru, Aitor Arabiourrutia eta Jon Arana.

Finaleko protagonista guztiak:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!