Anbotoko mendizerra argiztatzeko deia egin dute gaur iluntzerako

Anboto 2019ko urr. 25a, 10:15

Kataluniari elkartasuna adierazteko ekimen bat da.

Bilboko mendizale talde bateko kideak dira antolatzaileak, Durangoko lagun batzuekin batera.

Anbotoko mendilerroan argi ilara bat osatu gura dute. Argi ilararen bidez Larrano eta Anboto tontorra lotzea dira helburuak. Frontalak, lumigasak edo objektu argitsuak eramateko eskatu dute.

Mendizale guztiei egindako deialdi irekia da eta gaur, 17:00etan, jarri dute hitzordua Urkiolako goiko aparkalekuan. Antolatzaileak txaleko horiak jantzita egongo dira aparkalekuan bertaratzen direnak gidatzen. Taldeak osatu eta Anbotoko mendilerrorantz abiatuko dira. Talde bakoitza antolatzaile bik gidatuko dute. Argi ilarak prest daudenean antolatzaileek hainbat tokitatik aterako dituzte argazkiak.

Deialdi gehiago

Argi ilarak egiteko deialdi gehiago daude deituta gaurko. Gure Eskuk Txindoki mendia argitzeko deia egin du. 17:00etan jarri dute hitzordua, Larraitzen. Horrez gainera, Gure Eskuk helburu berdina duten beste deialdi batzuen zabalkundea ere egin du. Honako hauek dira.

  • Gaztelugatxe: 18:00etan Olbizarretan.
  • Karakate mendia: 17:30ean Elgoibarko Kalegoen plazan.
  • Deba: 17:00etan hondartzan.

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!