Aitor Bilbao eta Olatz Aizpitartek irabazi dute udako argazki lehiaketa

Maialen Zuazubiskar 2019ko urr. 15a, 14:40

Bosgarren urtez, ANBOTOk udako argazki lehiaketa antolatu du, eta, dagoeneko aurtengoak baditu irabazleak. Aurtengo lehiaketak kategoria bi izan ditu, Durangaldekoa eta eskualdetik kanpoko, eta atal bakoitzean sartiu bi egon dira. Sari bat epaimahaiak eman du eta bestea publikoak. 

Eskualdeko argazkiei dagokienez, epaimahaiak Aitor Bilbaoren Durangaldeko zaindari argazkia aukeratu du. Publikoaren saria, berriz, Matxalen Manzisidorren Neberondok irabazi du. Durangaldetik kanpoko argazkiei dagokienez, epaimahaiaren saria Olatz Aizpitarteren Entzun argazkiak irabazi du, eta publikoarena Iratxe Perezen Antelope Canyon argazkiak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!