Adinekoak zaintzen dituzten senideentzako ikastaroak antolatu ditu Amankomunazgoak

Ekaitz Herrera 2019ko urr. 14a, 11:21
Durangoko Adinekoen udal egoitzan emango dituzte ikastarorik gehienak.

Loa zaintzeko ikastaroak, norbere burua zaintzekoak eta alzheimerrari buruzko hitzaldiak dira Zaindu programaren baitan antolatutako tailerretako batzuk. Urritik abendura arte izango dira ikastaroak. 946030046 eta 946200546 telefonoetan ipini daiteke harremanetan eta laguntza eskatu

LAGUNTZA ZERBITZUA

Bikotekideak zaintzen dituztenentzako, laguntza. Lekua: Durangoko Bartolome Ertzilla musika eskola. Noiz: astelehenetan, 10:30etatik 12:30etra. Egunak:  urriaren 21ean eta 28an, azaroaren 11n eta 25ean, eta abenduaren 9an izango dira. 

Norbere burua zaintzeko, tailerrak. Lekua:  Durangoko Adinekoen udal egoitza. Noiz:   eguaztenetan, 15:30etatik 17:00etara. Egunak: Urriaren 16an, 23an eta 30ean, azaroaren 6an, 13an, 20an eta 27an, eta, abenduaren 4an eta 11n. 

Programaren beste laguntza zerbitzu batzuk banakako laguntza psikologikoa eta ibilbide osasuntsuak dira.

IKASTAROAK

Loa zaintzeko ikastaroak. "Nire loa zaintzen" tailerra. Lekua: Adinekoen udal egoitzan izango dira. Noiz: martitzenetan 10:30etatik 12:00etara. Egunak: Urriaren 15ean, 22an eta 29an, eta, azaroaren 5ean izango dira.

Bizkarra zaintzeko tailerra. Lekua: Adinekoen udal egoitzan izango da. Noiz:  eguaztenetan, 10:30etatik 12:00etara. Egunak: Azaroaren 13an, 20an eta 27an, eta, abenduaren 4an izango dira.

Alzheimerrari eta beste dementzia batzuri buruzko hitzaldia. Abenduaren 2an, Durangoko adin nagusien egoitzan, 18:30etatik aurrera.

Mendekotasuna dutenekin lan egiten duten profesionalegaz ere egingo dituzte hitzaldiak, hamabosteak behin, Durango irratian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!