Protestarako deia Durangaldeko hainbat herritan, Kataluniako erreferendumaren epaia salatzeko

Ekaitz Herrera 2019ko urr. 14a, 10:12
Iaz, Kataluniaren aldeko elkarretaratzea egin zuten Elorrion.

Espainiako Auzitegi Gorenak gaur eman du Kataluniako erreferendumagatik epaitutako politikarien sententzia. "Sedizio delitua" egotzi diete bederatzi politikariri eta "desobedientzia" egitea beste hiruri. Epaiagatik protestara irtengo dute Durangon, Abadiñon, Iurretan, Zaldibarren, Zornotzan, Elorrion, Berrizen eta Atxondon. Litekeena da egunean zehar beste hainbat herritan ere mobilizazioak deitzea. Informazioa eguneratzen joango da ANBOTO.

Sedizioagatik zigortutakoen tartean daude Oriol Junqueras Generalitateko presidenteorde zena, Carme Forcadell parlamentuko presidentea, eta, Jordi Rull eta Jordi Turull kontseilariak.

Protestarako deia Durangaldean

Durangaldeko hainbat herritan protestarako deia egin dute:

  • Durangon, Andra Marian, 19:00etan
  • Abadiñon, Gure Eskuk deituta, elkarretaratze zaratatsua egingo dute Traña-Matienan, eskola aurrealdean, 19:00etan
  • Berrizen, 19:00etan, Urtiaga plazan
  • Atxondon, Apatamonasterioko plazan egingo dute, 19:30
  • Elorrion, elkarretaratze zaratatsua deitu dute herriko plazan, 19:00etan
  • Mallabian, frontoi aurrean, 19:30ean
  • Zornotza, Erreferendum plazan, 20:00etan
  • Zaldibar, udaletxeko plazan, 19:30ean
  • Iurreta, Askondo kalean, 19:00etan
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!