Altsasuko gazteei babesa adierazteko kontzentrazioak egin dituzte Durangon eta Zaldibarren

Anboto 2019ko urr. 10a, 19:47

Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiaren berri izan ostean, Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko kontzentrazioak egin dituzte Durangaldean. Ehunka lagun batu dira Durangon eta Zaldibarren deitutako protestetan.

Auzitegi Gorenaren erabakiz, Altsasuko auzian kartzelan dauden zazpi gazteek preso jarraitu beharko dute, espetxe zigor urteak jaitsi dizkieten arren.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!