Gaur hasiko da Banarteren antzerki tailerra

Mikel Areitio ermuarrak zuzenduko du ikastaroa. Saioak eguenetan izango dira, 18:30-20:30 bitartean; ekainean bukatuko da ikastaroa. Ikastaroqn izena emateko aukera zabalik dago oraindik. Leku gutxi batzuk gelditzen dira.

"Antzerkigintzaren murgiltzeko gogoa duten lagunei zuzendurik dago ikastaroa, lehenengo hartu-emana izatea gura du" azaldu dute Banarteko kideek ohar batean. Ikastaroaren prezioa 450 eurokoa da. 

Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.