Neguko arropa biltzeko deia egin dute Elorrion eta Abadiñon

Ekaitz Herrera 2019ko urr. 4a, 12:58

Hemendik Harantz mugimenduak herritarrak deitu ditu behar ez duten neguko arropa etxetik atera, batu eta modu horretan Irungo harrera sareari laguntzeko.

Gaur eta bihar, arropa batzeko puntu bi ipiniko dituzte Elorrion eta Abadiñon. Elorrioko kasuan, herriko plazan egokituko dute gaur bilketarako gunea, eta Urarka kalean ipiniko dute bihar. Bestalde, Abadiñon, Txanporta plazan ipiniko dute bilketarako tokia, bai gaur eta baita bihar ere.

Arropen artean, lehentasunezkoak dira 40tik 45era arteko neurriko oinetako zein galtzerdiak, barruko arropa, legginsak, praka estuak, gerrikoak, izerditakoak, txanoak eta eskularruak. Aterkiak ere behar dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!