Durangaldeko enpresa ugari itxita daude metal arloko greba deialdia dela eta

Anboto 2019ko ira. 30a, 10:38

LAB sindikatutik helarazitako oharraren arabera, grebaren jarraipena aurreko deialdiaren antzerakoa izaten ari da. Lehenego ordutik grebalariek "jasan duten jazarpen polizial bortitza" ere salatu dute ohar berean.

Metaleko arloko lan hitzarmenaren alde eta prekarizazioaren aurka sindikatuek deituriko greba deialdia jarraipen zabala edukitzen ari da sindikatuen berbetan. Itxitako enpresen artean, Mecanifran, MCG Stamping, CAF, Layde, Lince, Industrias Gol, Talleres Ermua, Cemvisa, Gestamp, Cie Amaya Telleria, Cie Udalbide, Cie Egaña, Tuercas, La magdalena, Ona, Metal performers, Al-ko, Tenneco innovacion, Fundiciones Garbi, Wec, Fuchosa, Aludium, Oñate, Bruss, eta Pierburg daude, besteak beste.

Bost eguneko greba deialdia egin dute ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT, USO eta CNT sindikatuek, Bizkaia mailan. Gaur, manifestazioa egingo dute Bilbon, eta aste osorako mobikizazioak iragarri dituzte, gainera. Bihar, adibidez, manifestazioa egingo dute Zornotzan. Zelaieta parketik abiatuko da, 11:30ean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!