[BIDEOA] Sindikatuek auto-karabanak egin dituzte metalaren sektoreko greben atarian

Ekaitz Herrera 2019ko ira. 20a, 11:55

Iurretako ordainlekuko aparkalekutik hasita, Durangaldeko hainbat puntutara jo dute sindikatu eta langileek protesta egiteko. Zornotza, Durango eta Elorrion zehar ibili dira, baita bertako industrialdeetan ere. Bizkaiko metalaren hitzarmenak zintzilik du oraindik etorkizuna. Astelehenean batuko dira berriro negoziazio mahaian dauden 4 sindikatuak (ELA, LAB, CCOO, UGT) Bizkaiko metal arloko enpresarien elkartearekin (FVEM). Durangaldean ordezkaritza duten ESK eta CGT sindikatuak ere batu dira mobilizazioetara. Aldaketarik ezean, grebak mantenduko dituztela aurreratu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!