Iurretakok eta Elorriok ligako denboraldia hasiko dute Ohorezko Mailan

Joseba Derteano 2019ko ira. 20a, 17:00

Durangaldeko futbol talde askok asteburuan hasiko dute denboraldia. Esaterako, Iurretakok eta Elorriok estreinaldia izango dute Bizkaiko kategoria nagusian, Ohorezko Mailan.

 Azken denboraldietan igotzeko borrokan aritu den Iurretakok etxetik kanpora jokatuko du, Galdakaon, zapatu arratsaldean. Elorriok etxean hasiko du denboraldia, Erandio taldearen aurka. Partidua 16.00etan hasiko da, Eleizalde zelaian.

Elorrioko emakumeen taldeak, ostera, joan zen asteburuan hasi zuen Euskal Ligako denboraldia, eta 2-4 irabazi zuen, Gasteizen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!