EAJk gidatuko du Amankomunazgoa hurrengo lau urteetan

Ekaitz Herrera 2019ko ira. 18a, 19:37
Aitor Lopez orain arteko presidenteak zorionak eman dizkio Mireia Elkoroiribe presidente berriari.

Mireia Elkoroiribe jeltzalea izango da aurrerantzean Amankomunazgoko presidentea. Kargua “ohore handiz” hartu duela dio eta hemendik aurrerakoa “ilusio handiz hartzen duen erronka” dela adierazi du. 

Lan-ildo nagusien artean, ekonomia indartzea, langabezia gutxitzeko tresnak eskura jartzea, gizarte zerbitzuak sendotzea edota turismoa garatzea aurkeztu ditu. Hondakinen kudeaketa doitzea eta airearen kalitatearekiko kezka agertu ditu.

EAJko 13 ordezkarien babesa jaso du eta baita Abadiñoko Independenteen ordezkariarena ere. 14 botu guztira. EH Bilduk Ane Abanzabalegi proposatu du presidente izateko baina boto bat gutxiago lortu du, 13 (EH Bilduren 12 boto eta Herriaren Eskubidearen boto 1). Ondorioz, EH Bilduren eskuetatik EAJren eskuetara pasa da Amankomunazgoko agintaritza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!