2016an sorturiko taldearen bigarren diskoa izango da 'Animos de vivir'. Euskaraz eta gazteleraz abesturiko hamaika kantak osatuko dute lan berria. Urritik aurrera kontzertuak eskaintzen hasiko da Durangaldeko laukotea.
Hauek dira oraingoz baieztaturik dituzten kontzertuak:
- Urriak 4: Iurreta
- Urriak 12: Gillerna (Araba)
- Urriak 19: Durango