Belarrek eta Narbaizak 143 ordutan bukatu dute Tor des Geants ultratraila

Maialen Zuazubiskar 2019ko ira. 15a, 10:45

Iker Belarrek eta Joseba Narbaizak elkarrekin egin dituzte Tor des Geants lasterketako 330 kilometroak. Eskualdeko korrikalariek beraien burua kontrolatzeaz gain, bestearen erritmoa, umorea... zaindu behar izan dituzte.

Joan zen domekan hasi eta atzo heldu ziren helmugara Iker Belar eta Joseba Narbaiza. Durangaldeko korrikalariek 143 ordu eta 39 minutu behar izan zituzten lasterketako 330 kilometroak egiteko. 

Belarrek eta Narbaizak elkarrekin egin dituzte Tor des Geants lasterketako kilometroak, eta gainera eskualdetik joandako hiru lagunen laguntza ere izan dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!