Epaiketaren atarian, Egoitz Lopez de Lacalleri elkartasuna erakutsiko diote bihar Otxandion

Joseba Derteano 2019ko ira. 6a, 12:00

Presoen alde lan egiteagatik auzipetuta dauden 47 euskal herritarren aurkako makroepaiketa irailaren 16an hasiko da. Tartean, Egoitz Lopez de Lacalle otxandiarra dago. Herritarren ekimenez, hainbat ekintza antolatu dituzte gaurko eta biharko, Lopez de Lacalleri elkartasuna adierazteko.

Gaur, 19:30ean, epaiketaren gaineko informazioa emango dute Kontseilupean. Zapatuan, 13:00etan, plazan kontzentratuko dira 47ak herrian lelopean, eta familia argazkia aterako dute. 13:30etik aurrera. jan-edanerako aukera egongo da Otxandioko plazan jarriko den txosnan, musikak eta bertsoek lagunduta. Ondoren, 19:00etan, herrialdeko manifestazioa hasiko da Gasteizen eta bertara batuko dira.

Durangon elkarretaratzea

Bestalde, Durangon ere elkarretaratzea deitu dute 11/13 sumarioko auziperatuak babesteko. Gaur, irailak 6, 20:00etan izango da mobilizazioa, Andra mariako elizpean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!