Bizikume txirrindulari elkarteak bizikleta irteera antolatu du irailaren 15erako

Joseba Derteano 2019ko ira. 3a, 12:28

Emakumez osaturiko Bizikume txirrindulari elkartea orain bost urte sortu zuten, Nafarroan. Zaletasuna partekatzen duten emakumeei topagune bat eskaintzea du helburu, bizikleta irteeretan elkarregaz parte hartuz.

Elorrion hasita, bizikleta irteera bat antolatuko dute Durangaldean laster, Elorrioko Txirrindulari Elkartearen laguntzagaz. Irailaren 15ean izango da lehenengo aldi hori. Irteera baino ordu erdi lehenago jarri dute hitzordua, 09:30ean, Elorrioko Herriko Plazan. 70 kilometroko ibilbidean, Zaldibartik, Areitiotik, Garaitik, Abadiñotik, Arrazolatik eta Kanpazarretik ibiliko dira.

Emakumezkoek zein gizonezkoek parte hartu dezakete. Izen-ematea hasita dago, yosoyciclista-com webgunean, 'irteerak' atalean. Gura dutenek elkarregaz bazkaltzeko aukera ere izango dute. Irailaren 7a da bazkarirako izena emateko azken eguna, honako helbide elektronikoan: leireaa1972@gmail.com.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!