Nazioarteko Esku Pilota Konfederazioak junior mailako Europako Txapelketa antolatuko du datorren astean Portugalen. Euskal Herriko selekzioak 15 pilotari eramango ditu eta tartean Durangaldeko hiru daude: Iker Arroitajauregi (Iurreta, 2004), Iker Escamez (Abadiño, 2002) eta Lier Arrien (Zornotza, 2002). Hirurentzako estreinaldia izango da Europako Txapelketa batean.
Euskal Herriko selekzioagaz gainera, Italia, Belgika, Holanda, Frantzia, Portugal eta Valentziakoek parte hartuko dute lau modalitatetan: Llargues, Internazionala, Wall Ball eta pilota portugaldarra.