Bi elkarretaratze deitu ditu AP-8 Peajerik Ez plataformak uztailerako

Aritz Maldonado 2019ko uzt. 17a, 12:26

Uztailaren 23an eta 30ean izango dira elkarretaratzeak, 18:30ean, Iurretako ordaintokian. Atzo arratsaldean ere protesta egin zuten plataformako kideek leku berean. 

Datozen protestetarako dei egin diete Durangaldeko, Lea Artibaiko eta Ermuako herritarrei, ordainsari "diskriminatzaile eta zuzengabea eta hirugarren munduko N634 errepidea" salatzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!