"AEK ibiltariak euskaraz pentsatzen lagundu dit eta hori garrantzitsua da"

Joseba Derteano 2019ko uzt. 13a, 10:00

Hainbat herritarrek euskararen ikasketan sakontzeko aprobetxatzen dute uda. Horietako bat da Gontzal Aldai (Itzubaltzeta). 

Seigarren urtez parte hartuko duz AEK Ibiltarian. Zerk erakartzen zaitu? 
Lehenengo urtean gogorra egin zitzaidan. Ez nengoen ohituta mendian hainbeste ordu egitera. Baina oso giro ona aurkitu nuen eta hurrengo urtean errepikatzea erabaki nuen. AEK Ibiltarian urtero aurkitu dudan giro animoso eta sanoak eraman nau sei bider parte hartzera. Oso baliagarria da euskara hobetzeko. Batez ere, euskaraz pentsatzen lagundu dit eta hori garrantzitsua da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!