Euskal Herriko askotariko paisaietan pentsatuz osatu dute ibilbidea. "Gure lurretan dauden aurpegi anitzak lotu gura ditugu. Arabako mahastiak, Urbasako basoak zein hainbat mendi ezagutu, eta kostaldean amaituko dugu", adierazi du Asier Arroita AEK Ibiltariko antolatzaileak.
Otxandion eta Garain
Durangaldetik ere igaroko dira. Uztailaren 25eko etapa Otxandion amaituko da, eta hurrengo egunekoa, Garain. Herri bi horietan egingo dute lo.
AEK ibiltariko bigarren ibilbidea abuztuan egingo dute eta, batez ere, Ipar Euskal Herritik ibiliko dira.