"Extremaduratik bueltatzean euskaragaz sustoa hartu nuen"

Markel Onaindia 2019ko uzt. 15a, 08:30

Hainbat herritarrek euskararen ikasketan sakontzeko aprobetxatzen dute uda. Horietako bat da Portugaleteko Ruben Muñoz. 

Barnetegian ikasi, eta bertako tabernan lan egiten duzu. 
Bilbon jaio, eta hile bat nuela Extremadurara joan ginen. Han bizi izan nintzen 9 urte egin arte, eta bueltatzean euskaragaz sustoa hartu nuen. Baina denbora pasatu ahala ez da hain zaila. Orain 8 urte ikastaro trinko batzuk hartu, eta B1 eta B2 atera nituen. Gero, utzi egin behar izan nuen, lanagatik. Hizkuntza Eskolan C1 mailan hasi naiz aurten, eta konturatu nintzen nire maila baxua zela. Horregatik etorri nintzen Barnetegira. Eta oso gustura nabil.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!