Irailean hasiko da gazte kualifikatuei zuzendutako Hazilan programa

Maialen Zuazubiskar 2019ko uzt. 4a, 09:41

Programan parte hartu gura dutenek uztailaren 24a baino lehen eskatu beharko dute hitzordua Durangaldeko Behargintzan. 

Bosgarren urtez Durangaldeko Amankomunazgoak Hazilan proiektua jarri du martxan. Ekimen honek Durangaldeko gazte kualifikatu langabeak eta herriko enpresak uztartuko ditu. Prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, irailean hasiko den programan parte hartu gura dutenek uztailaren 24a baino lehen eskatu beharko dute hitzordua Durangaldeko Behargintzan. 

Bestalde, oharrean jakinarazi dute Hazilan programaren aurreko lau edizioetan 46 lagun inguruk parte hartu dutela, eta horietatik guztietatik 27k lana aurkitu dutela. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!