Berriztik, elkartasuna Palestinako errefuxiatuen saskibaloi taldeari

Maialen Zuazubiskar 2019ko eka. 21a, 10:00

Ekain amaieran, 'Real Palestine Youth' taldeko 11 neska etorriko dira Euskal Herrira. 2017an Palestinako errefuxiatuen alde Erroman eta Beiruten sortutako proiektuaren hirugarren edizioa Euskal Herrian egingo dute aurten, Oihana Alberdi berriztarrak bultzatuta. 

Ekainaren 30ean, Berrizko San Pedro eta Santa Isabel jaietan izango dira, eta, dirua batzeko asmoz, hainbat ekimen antolatzen dabiltza. Bihar, esaterako, Elorrioko eta Zaldibarko taldeek saskibaloi partidu solidarioa jokatuko dute Elorrioko kiroldegian. Partidua 11:00etan hasiko da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!