Ibaizabal Ikastolako ikaslea "oso pozik" dago lortutako emaitzagaz. "Azken urte honetan selektibitatea dela eta presio asko izan dugu, eta bildur askogaz joan nintzen azterketetara. Hala ere, oso pozik irten nintzen, uste nuena baino errazagoa egin zitzaidan eta", aitortu du Renteriak. Bioteknologia ikasi gura duen zornotzarrak Ibaizabal Ikastolan bizitako bi urteak "oso onak" izan direla eta bertan dagoen "giro ona" nabarmendu du. "Ibaizabalen dagoen giro onak eta irakasleen laguntzak urte hau eramangarriago egin dute, eta emaitza hau horren fruitua da", nabarmendu du gazte zornotzarrak.