Athletic-ek kiroltasunaren saria irabazi du Genuine Ligan

Anboto 2019ko eka. 16a, 20:30

Geu Be elkarteko hainbat futbolari dabiltzan taldeak iaz ere irabazi zuen garaikur hori.

Asteburuan zehar Valentzian jokatu dute azken jardunaldia. Baina oraindik ez dute denboraldia amaitu. Ekainaren 29an torneo bat jokatuko dute Eibarren. Athletic, Erreala, Osasuna eta Eibar taldeak batuko ditu.

Bizkaira ekarri duten garaikurra: 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!