Anboto jaisten erori den mendizale bat Gurutzetako ospitalera eraman dute

Joseba Derteano 2019ko eka. 16a, 15:43

Mendi gainetik Urkiola aldera jaisten zebilela erori eta min hartu du belaunean eta orkatillan.

Suhiltzaileek eta Ertzaintzak 14:10 inguruan jaso dute abisua. Min hartuta zegoen 59 urteko gizonezkoa Gurutzetako ospitalera eraman dute helikopteroan, Ertzaintzak informatu duenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!