Goizean, Durangoko trenbide zaharreko lurretan izan dira. Lekuaren sinbolismoa baliatuz, "espekulazioaren eta makropoiektuen aurka, lurrak herriarenak direla aldarrikatzea" izan dute helburu, ohar batean adierazi dutenez.
Bazkal ostean 'Zer dago apustu etxeen atzean' hitzaldia eman du Igor Meltxor kazetariak Ezkurdin, jokoak gazteen bizitzetan duen eraginaren inguruan. Ondoren, Durangoko kasinoan ekimena burutu dute eskualdeko apustu etxe eta makinen aurka.
Bihar amaituko dute dinamika Gasteizen, eta Euskal Herriko txoko guztietatik bertara joateko deia luzatu dute.