Alluitz mendiaren tontorrean buzoia jarri dute, sasoi batean zegoenaren erreplika bat

Joseba Derteano 2019ko eka. 10a, 17:03

Mendizaleak Alluitz tontorrean atzo, buzoia jarri ostean.(Argazkia: Eibarko Klub Deportiboa)

Hainbat mendizaleren ekimena izan da.

Aspaldian bat ere gabe egon ostean, Alluitz mendi tontorrean buzoia aurkitu daiteke berriro atzoz geroztik. Eibarko mendi taldeak Indalecio Ojanguren (Eibar, 1887-1972) argazkilari eta mendizalearen artxibategian arakatu du eta Alluitz tontorrean sasoi batean zegoen buzoiaren argazkiak aurkitu ditu. Irudi hori eredu hartuta, Egoitz Elduayen eibartarrak eta Gotzon Irazola elorriarrak buzoiaren erreplika bat egin dute urtetan zehar mendizaleen dohaintzak jasota.

Atzo hainbat herritako zortzi lagun elkartu ziren buzoi berria berriro Alluitzen tontorrean jartzeko.


Indalecio Ojangurenen artxibategiko irudia Alluitzen, orduko buzoiarekin:

 

Atzo jarri zuten buzoi berria:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!