1967an Hezkuntza Berezian hasi zen lanean, Karrantzan (Bizkaia), eta 75an etorri zen Durangora, lanera. 1982an Eusko Jaurlaritzak abiatu zuen Hezkuntza Bereziko Planaren egituraketan parte hartu zuen, eta 1992ra arte Bilboko Hezkuntza Ordezkaritzan lan egin zuen, teknikari eta kudeatzaile gisa. Ostean, Landako eskolan klaseak ematen hasi zen, berriz, 2004.ean jubilatu zen arte.