Dorita Ruiz irakasle ohiak jasoko du Durangaldeko Teila saria

Aritz Maldonado 2019ko eka. 4a, 13:59

Hezkuntza Berezian egindako lana aitortu gura dio Gerediaga elkarteak Teila emanez. 

1944ean jaio zen Dorita Ruiz, Burgosen (Espainia), eta Magisteritza ikasketak egin zituen. 1967an Hezkuntza Berezian hasi zen lanean, Karrantzan (Bizkaia), eta 75an etorri zen Durangora, lanera. 1982an Eusko Jaurlaritzak abiatu zuen Hezkuntza Bereziko Planaren egituraketan parte hartu zuen, eta 1992ra arte Bilboko Hezkuntza Ordezkaritzan lan egin zuen, teknikari eta kudeatzaile gisa. Ostean, Landako eskolan klaseak ematen hasi zen, berriz, 2004.ean jubilatu zen arte.  

Durangaldeko Teila saria bi urterik behin banatzen du Gerediagak, Durangoko Merinaldetik kanpokoek eskualdearekin duten lotura aitortzeko. 1997an hasi zen Gerediaga saria banatzen.

Zapatuan, hilak 8, izango da ekitaldia, 12:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!