Zinea eta musika uztartuko dituen bi kontzertu eskainiko ditu Bart...Sax! taldeak

Aritz Maldonado 2019ko eka. 3a, 15:00

Durangoko Musika Eskolako taldea hamahiru filmetako musika eskainiko du zuzenean, Emilio Ferrarasen prestatu dituen irudiekin batera.

Bi hitzordu prestatu dituzte '13BSOetatik Zaping Musikala' deitu duten ekimenerako. Lehenengoa Berrizen izango da, ekainaren 7an, arratsaldeko 19:00etan. Bizidun elkarteak antolatu du kontzertua, eta "belaunaldi arteko esperientzia trukaketa aberasteko" asmoagaz antolatu dute emanaldia. 19:00etan hasiko da kontzertua, eta doakoa izango da.

Bigarren emanaldia, Durangoko Zugaza zineman izango da, ekainaren 13an. Elkartasun jaialdi honetan batzen den dirua Rio de Oro elkartearentzako izango da; Zugazako leihatilan eta kutxazainean erosi ahalko dira sarrerak 5 eurotan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!