Guztira, 21 taldek parte hartu dute Bizkaiko Taldekakoan. Tronperrietako Ander Sarriugarte, Eneko Abasolo "Abarkas" eta Gorka Pagonabarraga, Miotako Bidelapurrak taldeko Miren Amuriza, Iruri Altzerreka eta Gorka Lazkano, eta Koipelustre´s taldeko Txaber Altube, Igor Galarza eta Aitor Bizkarra aritu ziren bertsotan. Aurkezle beharra Amaiak Ugaldek eta Ainhoa urienek egin zuten. Taldekako epaileak, ostera, Erika Lagoma, Miriam Juaristi eta Jose Garaizabal izan ziren. Publikoak ere bozkatu zuen.
Goizean, ostera, Bizkaiko eskolartekoak (idatzizkoa eta bat-batekoa) jokatu zen. 200 gazte baino gehiago elkartu ziren bertan. Bat-batekoan 38 parte hartzaile egon ziren, eta finalean Bittor Altube abadiñarrak eta Maite Sarasolak abestu zuten. Sarasolari Juan Mari Areitio bertsolariak ipini zion txapela.