1987ko ekainean Elorrioko salbamendurako txakurren taldeko lau lagun hil ziren Asturiasen, Europako Mendietan izandako helikoptero istripuan, beste hiru lagunegaz batera. Galdutako ume baten erreskatean laguntzera joan ziren, eta menditik herrira jaistera zihoazenean helikopteroak mendia jo zuen.
Ekainaren 4an Eitb-ko Ur Handitan saioan Elorriotik Enolera 1987 atala eskainiko dute. Saio horretan, Lourdes Verdes, Luis Angel Diaz eta Javier Gallastegi elorriarrak eta Joseba Zabala omenduko dituzte. Martitzeneko saioan, Europako Mendietan hildako eskualdeko lau kideak nortzuk ziren azalduko dute eureen senideek eta lagunek.
Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.