57.400 bisita izan ditu ANBOTOk hauteskundeen jarraipenean

Anboto 2019ko mai. 28a, 18:00

Durangaldeko euskarazko hedabideak ahalegin berezia egin zuen domeka gauez, herritarrei hauteskundeen informazioa zuzenean eskaintzeko asmoz. Milaka irakurleren erreferentzia izan zen, eta bere daturik onenak erregistratu zituen.

Domekan eta astelehenean 57.400 bisita eduki zituen anboto.org webguneak, hauteskundeen harira eginiko zuzeneko jarraipenaren eraginez. Zehazki, domeka arratsaldetik astelehen arratsaldera bitartean -gaiagaz lotutako informazioa landu zen tartean- 50.000 ikustaldi eduki zituen atariak. Bisitek nabarmen gora egin zuten 20:00etan hautetsontziak itxi zirenean, eta 01:00ak arte iraun zuen goraldi horrek. 23:00etan, esaterako, 2.574 bisitari aldi berean ari ziren webgunea irakurtzen. Astelehen goizean ere herritar ugari sartu ziren emaitzak eta notiziak ikustera. 

Atal berria
Horrez gainera, interes handia piztu du hauteskundeen emaitzak eta datu historikoak jakiteko baliagarri den atal berriak. Azken bi egunetan 8.975 ikustaldi izan ditu.

Bestalde, hauteskundeen informazioa sare sozialetan eta whatsapp zein telegram kanalen bitartez zabaldu du ANBOTOk. Durangaldeko albisteak zuzenean whatsappean jaso gura dituenak 688 63 50 41 telefonora ALTA bidalita eskatu dezake, eta telegramen kasuan nahikoa da jarraitzeari emanda. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!