Udal hauteskundeetan lehenengoz bozkatu ahal izan dute aniztasun funtzionala duten hainbat lagunek, Espainiar Gobernuak 100.000 herritarri eskubidea aitortu eta gero. Kongresurako eman ahal izan zuten botoa, eta gaur euren herriari begira izango dute hitza. Durangaldeko Geu Be elkarteko Oier, Iraide eta Unairen kasuak dira adibide, besteak beste.