Hauteskundeak

Durangoko hautagaiek goizean zehar eman dute botoa

Markel Onaindia 2019ko mai. 26a, 14:52

Hasi da hauteskunde eguna eta Durangoko alkategaiak goizean pasa dira euren mahaietatik. Dagoeneko eman dute botoa Mireia Elkoroiribek (EAJ), Ima Garrastatxuk (EH Bildu), Julian Riosek (Herriaren Eskubidea-Elkarrekin Podemos), Jesica Ruizek (PSE-EE) eta Aiala Egiluzek (PP).

ANBOTOk zuzeneko jarraipena egingo duarko egunez. Eguerdian lehen partaidetza datuen berri emango du, eta 20:00etatik aurrera herriz herriko datu guztiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!