Sektoreko hitzarmenaren berritzearen garrantzia nabarmendu dute Iurretan Iker Gonzalezek CCOOko Negoziazio Kolektiboko Bizkaiko arduradunak eta Jaime Intxaustik sindikatuko Durangaldeko arduradunak. Bizkaian 45.000 langile inguruk dihardu metalgintzan lanean, eta, Durangaldeko enpresen %70 inguru metal arlokoak dira. Gaur egun, indarrean dagoen hitzarmen kolektiboa 2008an onartu zuten. Hiru urterako eragin mugatuko hitzarmen kolektiboa onartu zuten CCOO eta UGTk. Hitzarmen "duin" baten alde lau sindikatu nagusiek bat egin dute oraingoan eta kalera irteteak duen garrantzia nabarmendu dute Gonzalezek eta Intxaustik.
Maiatzaren 17an bilduko da negoziazio mahai berriro. Maiatzaren 23rako bestalde manifestazioa deitu dute lau sindikatuek. Jesusen Bihotza plazatik irtengo dira eta Bizkaiko enpresen federazioaren egoitzaren aurrean bukatuko dute.