Ikusi: Hauteskundeen datu historikoak
Abadiñoko Independenteak 1997an sortu zen, Traña-Matienako trafiko arazoak konpontzeko helburuagaz, besteak beste. 1999. urteko udal hauteskundeetan aurkeztu ziren lehenengoz, alkatetza lortzetik oso gertu geratuz; 1.037 bozka jaso zituzten, eta lau zinegotzi lortu zituzten. Zortzi urte beranduago lortu zuten, 2007ko udal hauteskundeetan. Gobernu taldean egon diren hiru legegintzaldietan boto kopuruan gora egin dute. 2019ko hauteskundeetan Javier Crespo izango da Abadiñoko Independenteen alkategaia.
Azken bi herritar zerrendak
Garaiko kasuan ere, 2007. urtean eman zen aldaketa. Gontzal Sarrigoitiak buru zuen zerrendak bozka kopurua bikoiztu zuen (63tik 126ra igaro zen), EAJren betiko hegemoniarekin apurtuz. Ordutik, boto tarte esanguratsuagaz irabazi izan dituzte hauteskundeak. Aurten, Ane Etxeita izango da Garaiko Herriko Taldearen alkategaia.
Durangaldean mantentzen diren talde independente bakarrak dira Abadiñokoa eta Garaikoa. Denbora luzez alkate izan direnen agurrak emaitzetan eragingo duen ala ez ikusiko da domekan.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------