Begoña Martinez durangarra, atleta konpletoaren adibide

Joseba Derteano 2019ko mai. 20a, 13:00
Begoña Martinez, erdian, urrezko dominarekin.

Durango Kirol Taldeko kirolariak urrezko domina irabazi du Espainiako heptatloi txapelketan, atletismoan dagoen disziplinarik gogorrenenetakoan. Sonia Oceja eta Eva Muñoa ere dominekin itzuli dira Madrildik.

Emakumeen atletismoan dagoen disziplinarik exigenteena heptatloia da. Abiadura, jauzi eta jaurtiketa probek osatzen dute. Beraz, korrika bizkor egitea bezain garrantzitsua da pisua urruti jaurtitzea. Atletarik konpletoena irteten da garaile. Begoña Martinez durangarra (DKT taldea) da erabateko atleta horren adibide. Madrilen jokatu den Espainiako txapelketan urrezko domina irabazi du F40 kategorian. Guztira 4.340 puntu batu ditu.

Sonia Oceja taldekidea zilarrezko dominarekin itzuli da, kasu honetan, F50 kategorian. Azkenik, Eva Muñoa elorriarrak jaurtiketen pentatloian parte hartu eta brontzezko domina eskuratu du.

Gizonetan DKTko Carlos Almudi-k ere brontzezko domina irabazi du master mailako konbinatuen Espainiako txapelketan.

Javier Fontanedaren errekorra

Javier Fontanedo portugaletearra da eta Durango Kirol Taldean dabil. Honek ere handia egin du asteburuan. Bere kategorian 5.000 metroetako errekor berria ezarri du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!