Bizkaiko Bertsolaritzaren Jaia Abadiñon ospatuko da

Aritz Maldonado 2019ko mai. 16a, 10:24

Maiatzaren 25ean izango da. Goizean, eskolarteko finalak jokatuko dira, idatzizkoa eta bat-batekoa, eta arratsaldean taldekakoa. 

Idatzizko finalarekin emango diote hasiera egun osoko egitarauari, goizeko 10:00etan. Bizkaia osoko 150 gazte inguru batuko dira Abadiñoko probalekuan. 11:30ean, eskolarteko bat-bateko finala hasiko da. Bertan abestuko dute Amaiur Atxak, Ander Sarriugarte, Bittor Altubek, Janire Arrizabalagak, Maider Altunak, Maite Sarasolak eta Peio Lagok. 

Bazkalostean, Taldekako finala izango da. Hiru talde finalistak, Durangaldekoak izango dira: Berriz eta Elorrioko Miotako bidelapurrak, Durango eta Iurretako Tronperrieta eta Abadiñoko Koipelustre´s. Hogeita bat taldek parte hartu dute Bizkaiko taldekakoan, eta ia 200 parte-hartzaile aritu dira txapelketan. 17:00etan hasiko da Bizkaiko Taldekako finala.

Bizkaiko Bertsozale Elkartearen helburua Bizkaiko bertsolaritzaren ekosistema osoa elikatzea da, eta horretarako antolatu du egun osoko jaia hilaren 25erako. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!