Hauteskundeak

"Kalitatezko enplegua" sortu asmoz Zientzia Parke bat egitea proposatu du Durangaldeko EH Bilduk

Maialen Zuazubiskar 2019ko mai. 15a, 16:50

Durangaldeko EH Bilduko kideek Zientzia Parkea Abadiñon egin gura dutela jakitera eman dute. 

"Kalitatezko enplegua" sortu eta "prekarietatetik ihes" egin asmoz Zientzia Parke bat egin gura du Abadiñon Durangaldeko EH Bilduk. Ohar bidez jakitera eman dutenez, poloak Durangaldeko ekoizpen sektoreak dibertsifikatzea ekarriko luke eta Hezkuntza Sailarekin eta inguruko hezkuntza zentroekin hitzarmenak egitekoa aukerak emango lituzke. 

Bestalde, beraien proposamenaren alternatiba gisa azalera handiko merkaratitza-guneak daudela adierazi dute. "Alternatiba gisa diogu, ez dagoelako bientzako tokirik. Zientzia parkeak azalera handia beharko du, bertan kokatutako ikerketa zentro eta enpresek tokia behar dutelako", esan dute. Horrez gain, Durangaldea EAEko biztaleko merkatal gune gehienen dituen eskualdea dela, eta honek tokiko merkataritzari kale argia egiten diola salatu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!