17an Berrizko udaletxeko lorategian eskainiko dute kontzertua(19:30); eskualdeko beste kontzertua Durangon izango da, maiatzaren 23an, 20:30ean; San Agustin kulturgunean izango da. Batukandraren eskutik datoz.
Talde aktibista
Silvia Palumbo abeslari eta taldearen zuzendariak eta emakumezko aktibistek osatzen dute DesBandadas. Indarkeria matxistaren ondorioez abestu ohi dute euren kantuetan: feminizidioez, biolentzia estetikoaz eta sexu abusuez, besteak beste. Euren abestiekin, gizartean eragitea eta hausnarketa sortzea dute helburu.