Nekane Garcia eta Alazne Murgoitio dominekin itzuli dira Espainiako Kickboxing Txapelketatik

Joseba Derteano 2019ko mai. 13a, 17:00

Garcia durangarrak zilarra irabazi du eta Murgoitio elorriarrak brontzea.

Asteburuan Guadalajaran (Gaztela-Mantxa) lehiatu den txapelketan domina asko irabazi dituzte Euskal Selekzioko borrokalariek. Tartean, Durangaldeko bi izan dira: Nekane Garcia 16 urteko durangarrak zilarra jantzi du juniorretan eta Alazne Murgoitio 24 urteko elorriarrak brontzea seniorretan. Murgoitio Euskadiko txapelduna ere bada.

Biak Indar Xsport taldekoak dira. Talde honetako beste bost kide ere ibili dira Euskal Selekzioarekin: Iker Kortabitarte lekeitiarra (brontzezko domina irabazi du), Joseba Dosuna basauritarra (brontzea irabazi du), Borja Azpiri elorriarra, Ibai Martin zaldibartarra eta Ander Sanchez berriztarra. Dani Nuñez eta Laureano Lara entrenatzaile lanetan aritu dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!