Hauteskundeak

Kultur etxea eraikitzea izango da Zaldibarko EH Bilduren proiektu nagusia hurrengo legegintzaldian

Aritz Maldonado 2019ko mai. 11a, 10:12

Zaldibarren eta Berrizen kanpaina irekiera ekitaldiak egin ditu EH Bilduk.

Azken legegintzaldian kultur etxearen proiektua "bideratuta" utzi ostean, legegintzaldi berriko erronka handiena berau eraikitzea izango dela adierazi du Eneritz Azpitarte Zaldibarko alkate eta EH Bilduko alkategaiak. "Elexpe Sanjoango kultur etxeko proiektuaz gainera, kanpotik datozen pertsonentzako Harrera Protokoloa eta ikasketa gela martxan jarri ditugu, eta ospitale alboko gune berdea ere berreskuratu dugu" azaldu du.

Bestalde, Berrizen ere bere programa azaldu zuten EH Bilduko zerrendakideek, tartean, Josu Albizuri alkategaiak. Bertan Albizurik Berrizen ere aldaketa posible dela sinetsita daudela azpimarratu zuen, “Posible da udalak eskaintzen dituen bitartekoak erabilita, bestelako herri-proiektu bat martxan jartzea”, adierazi zuen alkategaiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!