Urkiolan zehar oinez zetozen emakume saltzaileak

Gure aitak amari, gona gorria ekarri edo Aite yoan da bituriera, ama lepoan hartute zioten kantu zaharrek. Baina baziren hara eta hona ibiltzen ziren emakumeak ere, errekaduak egiten zein salgaiak garraiatzen. 

Sarritan itzalpean geratutako lan hori argitara dakar Ricardo Doliwaren aragazki honek. Jose Mari Uriarte historialariaren esanetan, 50eko hamarkadakoa izan daiteke. Emakume batzuk garraioan agertzen dira, Urkiolan, astoak lagun dituztela, baserriko produktuak saltzeko helburuagaz. Durangora bidean doaz, oinezean, auskalo zein lekutan irtenda. 

Mendeetan zehar leku esanguratsua izan zen Urkiola arrainaren eta ardoaren ibilbidean. Elikagaien garraiobide ez ezik, merkataritzaren banaketarako eta gizarte harremanetarako bidea ere izan zen.