Himalaian 6.189 metro dituen Island Peak mendia igo dute Durangaldeko lau lagunek

Joseba Derteano 2019ko mai. 2a, 18:00

Eneko Barroeta iurretarrak, Durangoko Javi Fondado eta Luki Fondado anaiek eta Inhar Irastorza izurtzarrak atzo egin zuten gaina.

Aste Santuan irten ziren harantza. Katmandú-tik ekin zioten zeharkaldiari eta hainbat egunen ostean atzo heldu ziren Himalaian dagoen Island Peak mendi gainera. 6.189 metroko garaiera du. Unai Madinabeitiak ere espedizio horretan parte hartu du. Astelehenean itzuliko dira Euskal Herrira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!