Koipelustre´s talde abadiñarraren eta Enkarterri/Ezkerraldeko Far Westeko bertsolariak taldeen artean izango da saioa.
Bigarren faseko beste bi saioak maiatzaren 3an eta 10ean izango dira, Mungian eta Errigoitin, hurrenez hurren. Mungiako saioan Durango eta Iurretako Tronperrieta eta Mungiako Taket taldeek abestuko dute. Errigoitiko kanporaketan, ostera, Akerbeltzen Antxumak (Markina-Xemein) eta Miotako Bidelapurrak (Berriz eta Elorrio) eta Zahar-alive (Busturialdea) taldeek abestuko dute.
Hiru saioetako talde irabazleen artean jokatuko da finala maiatzaren 25ean Abadiñon.