Hauteskundeak

PPk gainbeheran darrai Durangaldean eta botoen %40 galdu du 2016az alderatuta

Joseba Derteano 2019ko api. 30a, 09:05

2.000 urtetik hona bururik altxatu ezinda dabil eskualdean.

Orain hiru urte 3.444 boto eskuratu zituen Alderdi Popularrak, atzo (2.055) baino 1.389 gehiago. Beheranzko joera hori ez da berria. 2000. urtetik hona Espainiako kongresurako egon diren sei hauteskundeetatik bostetan behera egin du. 2000. urtean boto guztien %22.23a lortu zuen (7.907) eta atzo %4.43an geratu zen. Azken hogei urteetan gora egin duen aldi bakarrean ere igoera apala izan da. 2011n aurreko hausteskundeetan baino 78 boto gehiago lortu zituen.

Nabarmentzekoa da Durangon ez dela 1.000 bozkara heldu: 968an geratu da. 1989tik, gutxienez, hain emaitza txarrik lortu barik zegoen. 2016 urtearekin alderatuta botoen %45 galdu du Zornotzan, %39 Elorrion eta %47 Abadiñon.

Emaitzak guztiak, grafikoak, eta konparaketak, hauteskundeei buruzko atal berezian.

Hauek dira PPren emaitzak, herririk herri (2019 / 2016):

ABADIÑO: 220 / 419

ATXONDO: 17 / 34

BERRIZ: 104 / 168

DURANGO: 968 / 1.526

ELORRIO: 200 / 323

GARAI: 5 / 10

IURRETA: 118 / 205

IZURTZA: 4 / 6

MALLABIA: 13 / 27

MAÑARIA: 6 / 10

OTXANDIO: 11 / 19

ZALDIBAR: 92 / 158

ZORNOTZA: 297 / 539

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!