Hauteskundeak

EH Bilduk 2.760 boto irabazi ditu Durangaldean, herri guztietan gora eginda

Anboto 2019ko api. 29a, 12:28

EAJ eta PSOEgaz batera, boto gorakada izan duen alderdietako bat izan da EH Bildu. 2016an 8.407 boto edukitzetik 11.166 edukitzera igaro da. Izurtzan eta Otxandion lehen indarra izan da gainera. Durangon pozik agertu dira emaitzekin, eta udal hauteskundeetara begira hasi dira: "Atzoko emaitzek esperantza handia sortzen dute gure herrira aldaketa ekartzeko". Emaitzak guztiak, grafikoak, eta konparaketak, Hauteskundeei buruzko atal berezian.

Hauek dira EH Bilduren emaitzak, herririk herri (2019 / 2016):

Abadiño1.087835

Atxondo294214

Berriz582452

Durango3.4942.456

Elorrio1.4411.150

Garai6945

Iurreta455386

Izurtza6762

Mallabia252203

Mañaria121101

Otxandio335282

Zaldibar395326

Zornotza2.5741.895

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!