Hauteskundeak

PSOEk buelta eman die aurreko urteetako galerei

Aritz Maldonado 2019ko api. 29a, 16:49

Alderdi sozialistak 7.112 boto lortu ditu Durangaldean, 2016ko bozetan baino 2.500 inguru gehiago. Ziklo negatibo luze batetik zetorren PSOE, azken hauteskundeetan emaitza eskasak lortuta. 2019ko hauteskunde hauetan, berriz, hazi egin da. Bizkaiko bigarren indarra izan da PSOE, eta bi diputatu lortu ditu; Durangaldean laugarren indarra izan dira. 

Emaitzak guztiak, grafikoak, eta konparaketak, Hauteskundeei buruzko atal berezian.

Hauek dira PSOEn emaitzak, herririk herri (2019/2016):

Abadiño: 801 / 525

Atxondo: 72 / 52

Berriz: 430 / 306

Durango: 2.632 / 1.603

Elorrio: 607 / 403

Garai: 10 / 5

Iurreta: 441 / 298

Izurtza: 7 / 1

Mallabia: 77 / 54

Mañaria: 21 / 7

Otxandio: 35 / 21

Zaldibar: 344 / 255

Zornotza: 1.635 / 1.012

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!